XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MATILDE - Utz koplari; berriz ez, gizona. Badirudi burutik egin zaitzula. Gezurra dirudi zu bezalako gizon ezkondu eta guraso bat holako txantzakerietan eta haurkerietan ibiltzea. Noiz etorriko zaitzu zentzua? Noiz zentzatuko zara? Egun batean eskarmentu galanta hartuko duzu, kanore gabe horrek.

MATILDE - Urte askotarako.

BAJUA - Asko poztutzen nau zu ezagutzeak.

MATILDE - Poztu etzara egiten, baina, tira, zure gizalegea estimatzen dizut.

BAJUA - Ezta gizonaren legea nire pozkarioa, Matilde, bihotzaren legea baizik. Bihotza eskuan dadukadalarik diotsut asko alegratu naizela. Badakizu nor izan zen Diojenes? Greko jakintsu hura?

BAJUA - Gaurko Diojenes berri baten modukoa naiz ni, Matilde. Eskuan bihotz bat daramadalarik, andre baten bila nabilena. Orain arte eztut aurkitu. Beraz, puta-etxe batera etorri naiz, hea hemen aurkitzen dudan, etxe prestuetan aurkitu ez-nuena. Eta barka hitzagatik, baina oso gogorra naiz nire mintzaeran.

MATILDE - Gauzak beren izenez aipatzean eztago bekaturik.

BAJUA - Oso desegokia naiz ni.

MATILDE - Etzaitezi horregatik ardura, gizona. Ohiturik gaude horretara, eta hori baino mila bider gauza latzagoetara.

(Bien bitartean Gizon Haltua eta Marta joan egiten dira, eta Gizon Bajua eta Matilde bakarrik geratu dira).

MATILDE - Joan dira hoek eta gu konturatu ere ezkara egin.

BAJUA - Bai, frantzesen moduan despeditu dira.

(Mutu gelditu dira, zer esan jakin gabe. Gizon bat hurbiltzen da).

GIZONA - Libre al zaude, nire prenda?
MATILDE - Eztuzu ikusten lagun batekin nagoela?

GIZONA - Prezio doblea pagatuko dizut.

MATILDE - Gaur opukaturik nago. Utz nezazu bakean.

GIZONA - Nola opukaturik? Zuk badakizu larunbatero natorrela zuregana.

HALTUA - Ikusten duzu, laguna, nolako jenioa dadukan gure usoak? Baina permiti zaidazu, Matilde, hemen nire lagun bat presenta dezaizudan. Hau Matilde da.

MATILDE - Eskuan linterna bat zedukalarik gizonaren bila zebilena? Orain arte eztiot inori entzun arkitu zuen ala ez.